XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Faltsazionismoaren ondorioa faltsaketa ala faltsaketa izango da dogmatikoa ala metodologikoa izatearen baitan.

Zientziaren historian berriz zenbaitetan baieztapena emango da.

Beraz, zientziaren historiarekin bat etortzeko, oraindik ere zenbait arazo konpondu beharra dago metodologia aldetik.

2.3. Faltsazionismo metodologiko sofistikatua. Zedarriketa-erizpidea erabat aldatuko da: teoria bat zientifikoa izango da bere lehiakide edo aintzindariarekiko edukin enpiriko gehiegizko bat korroboratuta badu.

Faltsaketaren erregela zera izango da: T teoria faltsatuta dago baldin eta soilik baldin T` proposatzen bada ondoko ezaugarri hauek betetzen dituelarik: 1. T`-k t-rekiko edukin enpiriko gehiegizko bat du.

2. T`-k T-ren arrakastak explikatzen ditu.

3. T`-ren edukin enpiriko gehiegizko horren zati bat korroboratuta dago.

Lakathosek metodo honi kritika egiten dio ez duelako zientziaren historiaren eraiketa razionala egiten.

Beraz berak beste zenbait galdera egiten ditu: 1. Zergatik oinarritu faltsaketan?.

2. Zergatik ez teoria bat sabaltuko duen birmoldaketa teorikoen kopuru bat zehaztu?.

3. Noiz gertatu behar du birmoldaketa teoriko hauen konplexutasunaren ondorioz teoriaren abandonatzeak? Onartzen ditu hala ere faltsazionismo sofistikatuak eman dituen zenbait pausoen aportazioa: 1. Ebaluaketa ez zaio teoria isolatu bati egiten, teoria-multzo bati baizik.

2. Teoria bat faltsatzeko beste hobeago baten beharra dago.

Lakathosek egiten duen planteamenduaren arabera arazoa desplazatu egin da: gertakariek errefusatu duten teoriaren sustituziotik erabat erlazionaturik dauden teorien inkonsistentziala erresolbitzera.

Teoria-multzo honen erlazioa ez da nolanahikoa edo konjuntiboa izango.

Teoriek erabat erlazionatu eta loturik dagoen sare baten egitura gordetzen dute beraien artean.

Hau izango da Lakathosek defendatzen duena, hain zuzen, ikerketarako programa deritzoguna.

Ikerketa zientifikoa ez daiteke honengandik kanpo behar bezala egin.

Aurrerapen zientifikoak arazoen eraldakuntza aurrerakoi eta atzerakoietan ebalua daitezkeen inbestigazio-programaketak besterik ez dira.

Iraultza zientifikoa berriz programaketa batek beste bat ordezkatzea.

Metodologia honek zientziaren eraikitze razionala egiten du.

3. IKERKETA ZIENTIFIKOAREN PROGRAMAKETAK Ikerketa zientifikoen programaketak historia zientifikoan eman den aurrerapen razionalaren azalpen razionala egiten saiatzen den metodologia dugu.

Hau oinarrizko egitura bat eta zenbait erregela metodologikotan zehazten da.